XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mayi.- Zearo utzia al daukazu burutik?.

Adela.- Izan ere, Mayi, ikusi ezazu zerorrek.

Aita gaxo dago... Gaxotegi batera sartu bear omen du....

Ezin ninteke arekin bizitzera joan.

Yan Pier utzi-ta zer egingo det?.

Nerau bakarrik gelditzera nator.

Eta gero, irtengo al da iñoiz gaxotegitik?.

Eta noizbait irteten bada ere, ez det izango gizon bat laguntzeko, gaxo bat baizik kontu egiteko.

Mayi.- Izeba, ez dizut ezkutatzen: ondo deritzot Yan Pierrekin bizi zaitezen.

Bañan ez deritzot ondo, zuk ematen dezun arrazoi-bideari.

Yan Pierrekin bizi bear dezu.

Jainko-legez zure senarra dalako, eta ez orrela obeto biziko zeralako....

Jainko-legez nere aita zure senarra balitz, eragozpen guztiak gora-behera, nere aitarekin bearko zenduke, eta ez Yan Pierrekin.

Adela.- Ori ere nai det, Mayi....

Bañan beste alde batera, ezerk ez nau bultzatzen Yan Pier uztera.

Zure aita ere, bai, maite izan det: bañan oinbeste urte dira Yan Pierrekin bizi naizela....

Zer nai dezu? Ura joan zait burutik... Adiña ere joan zait....

Ezin nintekio orain bizitza berri bati lotu... Ori aditzera eman bear zenioke aitari....

Amodioa esaten da... Bai: amodioa gauza ederra da; bañan urteak beste itxura bat ematen diote gauza berari.